2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

EGUNKARIAREN ARGAZKIA



Aukeratu dudan argazki hau Azaroko 18an BERRIA egunkarian aurkitu nuen ( 38. orrialdean ). Nik uste dut idatzitako berriarekin bat datorrela : birziklapena eta kontsumismoa.Goitik aterata dago, plano zenitala baliatuz, eta horrekin sakontasuna lortzen da.
Zer egiten dugu telebistak edo teknologia berrien monitoreak matxuratuta dauzkagunean? Konpontzen saiatzen gara edo zuzen-zuzenean zakarrontzira botatzen ditugu? Eta ondo funtzionatu arren, erabakitzen badugu aldatzea - azken-azkena eskuratzeko - , zer egiten ari gara? Baztuetan konpontzea erostea baino garestiagoa ateratzen zaigu. Hor dago koska!
Argazkilariak gai hori salatzeko, interpretatu dudan argazkia atera zuen; eta egunkariko kazetariak bere artikuluan gure arreta lortzeko asmoa aukeratu zuen.Azken finean, irudiak testuarekin  lotura dauka.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina