2014(e)ko urriaren 15(a), asteazkena

AXALEGIKO MALDAKO KOBAZULOA



Kobazuloaren sarrera estua eta altua zen. Mamu baten ahoa bezain iluna eta beldurgarria zen. Barrura sartzerakoan, leku harritsua eta irristakorra zela ikusita, nire linterna atera nuen motxilatik. Koba ez zuen sakona ematen baina, poliki-poliki barneratzen nindoan einean, eskumako izkina batetan, zulo estu bat aurkitu nuen. Zuloa amaitezina zirudien baina isiltasun osoan egonez gero, urrunean, ur tanten hotsak entzuten ziren eta bide misteriotsu horretatik habiatzea erabaki nuen. Nahiz eta bidea itogarria eta arriskutsua izan arren, aurrera egin nuen. Ibilbidea luzea egiten ari zitzaidan, baina halako batean, argi txiki-txiki bat ikusi nuen. Argia gero eta handiagoa zen, ikusgarria zen. Bat-batean "pi-pi-pi-pi-pi"... nire iratsargailuak esnatu ninduen.

Naroa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina