2014(e)ko urriaren 15(a), asteazkena

"KATU JENDEA" Eider Rodriguez

Istorio honetan, Eider Rodriguez-ek  bi auzokide bakartien arteko harremana, euren katuen arteko harremanarekin lotu eta konparatzen ditu. Alde batetik, Agnes emakumea, isila eta bere sentimenduak ezkutuan eramaten dituena, baina aldi berean herriko bizitzarekin lotura mantentzen duena. Bestetik, Yves bakartia, eta baserriko bizitzarekin nahikoa duen gizona da.

Nik aukeratu dudan zatia 10. orrialdean dago, 5. paragrafoa hain zuzen ere. Horretan argi eta garbi ikusten da Agnesek duen jarrera edota izaera: Liliri esaten dio ez zaiola komeni beste Aitatxirekin harremanetan ibiltzea, nahiz eta Lili eta Aitatxiren desioak begi bistakoak diren (...Liliren bila joaten hasi zen,....sudurra kristalari atxikita ematen zituen orduak...).
Esan daiteke, gure protagonistak, katua erabiltzen duela bere benetako beldurrak adierazteko. Agnesek, Yves ezagutu nahi du eta horretarako etxera hurbiltzeko aitzaki txikiak bilatzen ditu, baina azkenean inoiz ez dio bere sentimenduak adierazten; agian porrot egitearen beldur delako eta nagusiegia ikusten delako pertsona berri batekin maitemintzeko, eta horregaitik "ez zaigu komeni printzesa" esaten dio Liliri.
Gainera, Lili eta Agnesen jarrerak parekatzen ditu: Agnesek ederki ezagutzen ditu Yvesen ordutegiak eta egunerokoak  leihotik behatzen duelako, eta bere desioak muga horretan gelditzen dira, etxetik ez dira ateratzen. Kasu honetan, Liliri gertatzen zaio: ...kristalari atxikita ematen zituen orduak Lilik, bizkarrarekin altzari kantoi guztiak igurzten. Ondorioz,  bere buruan duen oztopoa, bere katuari ezarri nahi dio.

Naroa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina