2014(e)ko urriaren 15(a), asteazkena

KOBAZULOKO DESKRIPZIOA

Kobazulo aurrean gelditzen naiz.Sarrerak herensuge baten ahoaren antza dauka: handia, sakona, iluna, arriskutsua ... Horregatik ez noa aurrera.Kanpoko naturaltasuna izugarria da: dena berdez marraztuta, belarraren usaina atsegina da, aizearen mugimendua ikus daiteke eta gainera ... gozatu!
Izugarrizko esperientzi baten aurrean nago eta aprobetxatu behar dut. Leku osasuntsua: deskonektatzekoa da eta eguneroko errutinak eta tentsioak ahazteko.Momentu gomendagarria, edozein egunetan bueltatzekoa, baina errealitatea kruela da eta hemendik bi egunetara berriro hirian kokatuko naz. Bizkaian horrelako paisaia egon arren, ez da gauza bera.Hemengoak berezitasuna daukanez gero, ezin da konparaketa egin.Beste errealitatean, beste munduan gaude ( Laugarren Munduan ? ).
Batetik, nire aurrean paisai misteriotsua daukat ( kabazulokoa ); bestetik, nire atzekoa harrigarria eta sinestezina da: gardena, isila, freskoa, lasaia ...
Amaitzeko, begiak itxi ditut eta badirudi zeruan nagoela.Eta leize barruan... infernua ?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina